Herriko Antzokia bete egin da Eguberrietako bertso jaialdian

Barren.eus 2018ko abe. 28a, 21:22

2018 12 27 Eguberrietako bertso jaialdia Nerea ibartzabal

2018 12 27 Eguberrietako bertso saioa uxue alberdiHerriko Antzokia bete egin zen atzo, abenduaren 27an, Elgoibarko Izarrak Udalarekin lankidetzan antolatutako bertso jaialdian. Hotz egiten zuen kalean, baina berotu zuten giroa bertsolariek barruan eta saio dotorea irten zen. Uxue Alberdi bertsolari eta idazle elgoibartarrak egin zituen gai jartzaile lanak, eta Andoni Egaña, Maialen Lujanbio, Unai Iturriaga, Miren Artetxe eta Nerea Ibarzabal aritu ziren bertsotan. Umoretik eta gogoetatik, bietatik, izan zuen saioak eta estimatu zuten entzuleek. ARGAZKIAK DAUZKA

Osorik irakurri