plaentxia.eus

Beheranzko joerari eutsi dio langabeziak

  Gizartea

Soraluzen behera egin du azaroan langabeziak. %12,86an kokatu da tasa hori gaur helarazitako datuen arabera; urrian, berriz, %13,23koa izan zen langabezia tasa. Eskualdeari dagokionez, Debabarreneko datu orokorrak ere behera egin du.

Beheranzko joerari eutsi dio langabeziak
Zubi Nagusia, gaur. | Ikusi handiago | Argazki originala

Azaroko langabezia datuen arabera, Soraluzen 241 langabe kontabilizatu dituzte; 248 ziren, berriz, urrian. Hori horrela, gutxi bada ere, behera egin du langabezia tasak azken hilabetean, eta uda ostean hartutako beheranzko joerari eutsi dio.  Orain %12,86koa da langabezia-tasa, hain justu.

Herriz herri

Debabarrenean, orokorrean, datuak ere behera egin du. Ez da horrela izan, baina, udalerri guztietan. Herriz herri, hona hemen langabeziaren eskualdeko erretratua:

  • Deba: 180 - %6,75
  • Eibar: 1.592 - %12,50
  • Elgoibar: 491 - %8,88
  • Mendaro: 83 - %8,39
  • Mutriku: 219 - %8,23
  • Soraluze: 241- %12,86
  • Debabarrena: 2.806 - %10,61

Erantzun

Erantzuteko, izena emanda egon behar duzu. Sartu komunitatera!

»» Alta eman edo pasahitza berreskuratu


Twitter ikonoa Facebook ikonoa