2018/11/27 18:30 - 20:00

Hitzaldia

Liburu-aurkezpena: "A los pies del caballo"

Liburu-aurkezpena: "A los pies del caballo"
Soraluzeko Gaztetxea, Soraluze

A los pies del caballo liburua aurkeztuko du Justo Arriola (1966) elgoibartarrak. “Justo, ikerlari eta idazleak egindako azterketa zorrotzak argi uzten du narkotrafiko sareak eta estatuaren artean izandako hartu emana. Euskal Herrian heroinaren sarrera masiboa drogazaleen interesa baino estatu interesen ondorio dela mahai gainean jarriz. Bide batez, hainbat herrialdetako borroka geldiarazi asmoz estatuek narkotrafikoarekin izandako esku-hartzea azaltzen digu”, esplikatu dute Hautsak Harrotzen elkartekoek.

Aurkezpena Hautsak harrotzen taldeak azaroan drogen inguruan antolatu dituen gogoeta saioen barruan egingo da.