Kontsumoa bultzatu eta herriko merkataritza sustatzeko bono-kanpaina jarri du martxan Txankakua merkatarien elkarteak aurten ere. 40 euroko bonoa erosita, 50 euroko erosketa egin ahal izango da hil amaierara bitartean. Kalebarren plazan ireki duten lokalean eros daitezke bonuak gaurtik aurrera.