Bete da erritua

Ubane Madera 2018ko eka. 24a, 14:01

Sorginak batzuk, herritarrak mordoa, salto eta jolas, dantza eta kantu, denetik egin zuten atzo Plaza Berriko suaren bueltan. Edabe magikoa lagun, konjurua esanda, suak eragiten duen errespetua begiradan izanda ere, haren gainetik saltoka ibili ziren asko atzoko gau magikoan. Piztu aurretik eta piztu ondoren ere urteko gertakari txarrak sutara bota zituzten, jakina, beste askok: “Eskolako koadernoko orri guzti-guztiak bota ditut”, kontatu zuen batek. Amesgaiztoak bota zituenik ere izan zen. Batera edo bestera, bada, arbasoen erritua bete da. (Argazkiak: Fernan Oregi).