Mendaroko Tratu Onen Aldeko Taldeak, Sororitatea lantzen izenburupean irakurketa saioak antolatu ditu. Hamabostean behin liburutegian elkartu eta Ponte en mi lugar liburuaren zati berdina irakurrita hausnartuko dute bakoitza zerk harritu, kezkatu zein emozionatu duen edo zerk pentsarazi dion.