1936an, frankistek hil zuten Federico Garcia Lorca poeta andaluziarraren eta urtebete geroago fusil berek hil zuten Esteban Urkiaga Lauaxeta euskal poetaren obran eta bizitzan oinarritu dute 'Ele!! Lorca-Lauaxeta' lana Jon Maia gidoilariak eta Josu Kamara zuzendariak. Elgoibar 1936 taldeak, Udalaren laguntzarekin, gaur (irailak 22) ekarriko du Elgoibarrera.