Ongarri argazkilari taldeak Piedad Isla argazkilari eta etnologo palentziarraren lanak jarriko ditu ikusgai Kultur Etxean. Dokumental itxurako argazki sorta izango da. Joan zen mendeko 50. hamarkada zein ondorengo urteak bizi izan zituztenentzat balio historiko berezia duen erakusketa izango dela aurreratu dute arduradunek, eta baita bizimodu hura ezagutu ez zutenentzat ere.