Elgoibarrera bidean hil den gizonezkoa soraluzetarra da

E. Unamuno 2017ko urt. 10a, 14:25

Udaltzaingoak jakinarazi digunez, Pedro Jorge Vicho 80 urteko soraluzetarra da eguerdian Maltzagatik Elgoibarrera bideko istripuan hil den gizonezkoa. 

Beste bi lagun zaurituta eraman dituzte Mendaroko Ospitalera; autoan zihoan emakumea bata, 77 urteko soraluzetarra, eta kamioiko gidaria bestea, 38 urteko Eibarko bizilaguna.

Trafiko istripu larria izan da 12:00etan Elgoibar eta Eibar arteko mugan, 634 errepidean, Saturixo inguruan. Auto batek eta kamioi batek aurrez aurre talka egin dute eta hil egin da autoko gidaria.

Ertzaintzak jakinarazi duenez errepidea itxita dago bi noranzkoetan (13:30etan) eta garabiak ibilgailuak erretiratzeko lanean ari dira.