Ruper entzuteko sarrerak salgai astelehenetik aurrera

E. Unamuno 2016ko aza. 19a, 13:17
Ruper Ordorika. /Goiena.eus

Astelehenetik barixakura bitartean bazkideek bakarrik eskuratu ahal izango dituzte sarrerak eta zapatutik aurrera, edozeinek. 

BAZKIDEEK bakarrik eskuratu ahal izango dituzte (gehienez 3 sarrera):

Noiz? azaroaren 21etik 25era bitartean. 

Non? Pil-pileanen bulegoan.

Ordutegia? goizez 10:00-13:00, eta arratsaldez 17:00-19:00.

Prezioa? 10 euro.

EDOZEINEK eskuratu ahal izango ditu:

Noiz? azaroaren 26tik abenduak 2ra bitartean.

Non? Gaztelupe tabernan.

Prezioa? 10 euro.

Online ere eskuratu ahal izango dira sarrerak, 11 eurotan,) Plaentxia.eus-en jarriko dugun loturaren bitartez. 

OHARRA: 180 sarrera jarriko dira salgai, antzokiak ez baitu pertsona gehiago sartzeko aukerarik ematen.