Erretako lapikoaren kea, surik ez

E. Unamuno 2016ko urr. 10a, 11:47

Santa Anako etxebizitza batetik kea ateratzen zela ikusita, bizilagunek suhiltzaileei berri eman diete. Suhiltzaileak eta ertzainak berehala etorri dira, baina kea erretako lapiko batek eragindakoa zenez, ez dute esku hartu beharrik izan.

Goizeko 11:30ak aldera dezenteko zalaparta sortu da herrian, Santa Ana kalera Ertzantzaren patrulla bat eta suhiltzaileen hiru kamioi agertu direnean. Momentu horretan ke zuria ateratzen zen Santa Anako 16. atariko teilatupetik (ibai aldetik) eta bazidurien sutea zela. Laster jakin da sutan zegoen presio-lapiko batek eragindako kea zela eta ez zegoela surik.