Soraluzeri dagokionez, DG08 Oñati-Eibar lineak ordubetez behin egingo ditu bidaldiak. Gainera, DG07 Donostia-Arrasate lineak ordubetez behingo maiztasuna izango du. DG01 Bilbo-Bergara lineako autobusek errefortzuak izango dituzte igandetako bidaldietan.
Horrez gain, zerbitzuak antolatuko dira Eibartik Bergarara, Euskotrenen bidez armagintzaren hirira joaten diren bidaiariak eramateko.
Bergaran geldialdi bakarra egingo dute autobusek Ibargarai geltokian.