EAJk jaso ditu boto gehien Mendaron, eta EH Bildu izan da bigarren alderdi bozkatuena, Podemosen aurretik

Barren.eus 2016ko ira. 25a, 20:57

legebiltzarrerako hauteskundeak mendaro taulaEAJk 373 boto eskuratu ditu Mendaron, eta 105 botoren aldea atera dio bigarren indarrari, hau da, EH Bilduri. Podemos izan da hirugarren alderdirik bozkatuena, eta babes esanguratsu batekin sartu da, gainera, indar berri hau Mendaron, 144 boto eskuratu baititu, PSE-EEk –laugarren indarra- baino 87 gehiago. Hortaz, gehiengo handia lortu dute Mendaron Gipuzkoa, Araba eta Bizkaiko herritarren erabakitzeko eskubidearen alde dauden hiru hautagaitzon ordezkaritzek. Parte-hartzea %62, 15ekoa izan da.

Osorik irakurri