Udala kaleko muralak ezabatzen hasi da

E. Unamuno 2016ko mai. 23a, 13:03

Goizean udal-brigadako langileek Zubi Nagusiko eta Santa Anako muralak ezabatu dituzte, pintura zuriarekin. Herriko gazte talde batek gaur arratsaldeko 18:30ean Plaza Barrixan batzera deitu ditu herritarrak. 

Gaur goizean udal-brigadako langileek Zubiko murala -"Baratza duen herria ez da inoiz gosez hilko" leloa zeramana- eta Santa Ana kalekoa -"Desarrollismoari egurra, autoorganizazioa eta egurra" leloa zuena- kendu dituzte.

Herriko gazte talde batek deialdia egin du sare sozialen bitartez, gaur arratsaldeko 18:30ean Plaza Barrixan batzeko. Bilkuraren helburua Udalak muralak ezabatzeko hartu duen erabakiaren inguruan gogoeta egin eta egoera horen aurrean zein erantzun eman pentsatzea izango da.