Kontzertu hirukoitzarekin ospatuko du Eibar KE-k mailari eustea

Etakitto.eus 2016ko mai. 5a, 00:28

Eibar kirol elkarteak hurrengo denboraldian BBVA Ligan jarraituko duela eta, hori ospatzeko kontzertu hirukoitza antolatu dute domekarako. Ipuruan Betisen aurkako norgehiagoka amaitu eta gero, 20:00etatik aurrera Untzagan The Vartools, Celtas Cortos eta Juan Magán, hirurak bata bestearen atzetik zuzenean entzuteko aukera izango da, “denboraldia #prim3ran amaitzeko moduko festibalean”.

Kontzertu hirukoitzarekin ospatuko du Eibar KE-k mailari eustea bidalketa lehenengo etakitto.eus-(e)n agertu zen.

Osorik irakurri