DBHko ikasleek LOMCEren aurkako protesta egin dute eguerdian

G.Azkarate 2016ko api. 14a, 15:35
Ikasleak goizeko elkarretaratzean.

"Greba orokorra LOMCE 3+2" lelopean, DBH3 eta DBH4 mailetako ikasleek elkarretaratzea egin dute eguerdiko 12:00etan Plaza Berrian, LOMCE legea bertan behera laga dezaten eskatzeko.

Soraluze DBH institutuko hirugarren eta laugarren mailako ikasleek LOMCE legearen aurka protesta egin dute Plaza Berrian. Estatu mailan hainbat ikasle erakundek deitu dituzte protesta egiteko elkarretaratzeak hainbat herritan. LOMCE legea ezartzeak 12 urtetik gorako ikasle guztiei eragingo die, bigarren derrigorrezko hezkuntzatik hasi eta unibertsitate zein lanbide heziketako ikasketara arte.

Aldaketa ugari DBHko ikasleentzat

1-Selektibitatea desagertu egingo da eta horren ordez ziklo batetik bestera igarotzeko azterketak egin beharko dituzte. Azterketa hauek eskolaz kanpoko erakunde batek antolatu eta zuzenduko ditu. Hau da, DBHko 4. maila gainditu ostean Batxilergora igarotzeko azterketa bat egin beharko dute ikasleek eta gauza berbera egin beharko dute Batxilergoko ikasleek Unibertsitateko sarbidea lortzeko.

2-Gaztelania izango da hizkuntza nagusia eta Euskara espezialitate ikasgaia izatera igaroko da heziketa fisikoa eta musikaren maila berean.

3-Espainiako ministerioak izango du hezkuntzaren kontrol nagusia. Espainiako gobernuaren lana izango da, beraz, ikasgai ardatzen inguruko erabakiak hartzea (gaztelania, matematika, zientziak eta atzerriko hizkuntzak). Autonomia erkidegokoek aldiz espezialitate ikasgaien ardura besterik ez dute izango (Euskara, heziketa fisikoa, musika...).

4-Erlijioa espezialitate ikasgaia izango da eta batazbesteko nota kalkulatzeko erabiliko dute. Horrekin batera beste ikasgaien ordu kopuruarekin parekatuko dute.

5-DBHn aurrera egiten ez duten ikasleek 15 urterekin Oinarrizko Lanbide Heziketan izena eman ahalko dute, nahiz eta, ondoren, Bigarren Mailako Lanbide heziketan jarraitu nahi duten ikasleek azterketa bat gainditu beharko duten.

4 + 1 sistemaren amaiera

Espainiako gobernuak orain dela gutxi dekretu bidez onartu berri du unibertsitate graduak hiru urtera jeistea eta masterrak - alderatuz garestiagoak- bi urtetara, gaur egun ezagutzen den 4+1 sistemari amaiera emanez.

Unibertsitateek, bigarren hezkuntzan egingo den bezala, sarbide probak egin ahalko dizkiete izena ematen duten ikasleen artean.

Estatu mailan hainbat ikasle erakundek deitu dute grebara, leku batzutan bi egunekoa (gaur eta bihar) izanen da baina ikastetxe gehienetan egun bakarrekoa, otsailaren 26an. Arrazoia LOMCEren aurka protestatzea da, bereziki, unibertsitate graduetan eta masterretan egingo diren aldaketen aurka. Orain gutxi Espainiako Gobernuak dekretuz onartu du unibertsitate graduak hiru urtera jeistea eta masterrak –askoz garestiagoak- bi urtera igotzea, orain arteko 4+1 sistemarekin bukatuz. - See more at: http://www.plazaberri.info/jendartea/ikasle-greba-bigarren-hezkuntzako-ikastetxeetan-ostegunean#sthash.spprIvYE.dpuf