Biodantzako saio irekia antolatu dute zapaturako

plaentxia_com 2013ko eka. 21a, 09:30
Biodantzara lehen gerturatzea egin nahi dutenek, zapatu honetan (hilak 22) izango dute horretarako aukera. Ana Mari Sousa psikologo eta irakasleak bi orduko saioa eskainiko du, 17:30etik 19:30era bitartean, kiroldegiko ganbaran. Izen ematea doakoa da.