Musika kalera aterako du “Soraluze Musikaz Blai” ekimenak

plaentxia_com 2013ko eka. 19a, 10:00
Musikaren Nazioarteko Eguna aitzakia hartuta, maila handiko kaleko emanaldiak antolatu dituzte aste honetarako, Gaztelupeko Hotsak, Musika Eskolak eta Udalak, elkarlanean. Broken Brothers Brass Band, Gasteiz Big Band, ZZ Blues Band eta Musika Eskolako ikasleen audizioa izango dira gozagarri “Soraluze Musikaz Blai” ekimenaren baitan. Irudian Gasteiz Big Band
 

 

 

Soraluzeko musikariez gain, Euskal Herri mailan ezagunak diren taldeak arituko dira, datozen egunotan, herriko kaleetan zehar ospatuko den “ Soraluze Musikaz Blai” jaialdian. Ekimena, Gaztelupeko Hotsak eta Musika Eskolak antolatu dute, udalarekin elkarlanean. Musikari ezberdinen emanaldiak uztartu eta herriratzea dute helburu eta horretarako, estilo anitzeko bandak gonbidatu dituzte festara. 

Lau egun, lau emanaldi

Ostegunean, Broken Brtothers Brass Band-ek girotuko du pintxo pote ordua. 19:30ean Plaza Zaharretik abiatu eta New Orleans-eko Jazz, Funk eta Gospel doinuekin hornituko dituzte herriko kaleak. Barixakuan, Musikaren Nazioarteko Egunean, Musika Eskolako ikasleek emanaldia eskainiko dute Plaza Zaharrean eta zapatuan Gasteiz Big Band taldea kalerik kale arituko da. Jaialdia, Zuhaitz Zatitxuak Blues Band talde soraluzetarrak itxiko du, domekan. Hemen egitaraua egunez egun:

 

{mosimage}“Soraluze Musikaz Blai”

Eguena, ekainak 20, 19:00ean kaleetan zehar:

Broken Brothers Brass Band

Barixakua, ekainak 21, 19:00etan Plaza Zaharrean:

Musika Eskolako ikasleen urte bukaerako audizioa

Zapatua, ekainak 22, 13:00etan Plaza Zaharrena:

Gasteiz Big Band

Domeka, ekainak 23, kiroldegiko terrazan:

Zuhaitz Zatitxuak Blues Band

 

Taldeei buruzko informazioa:

Broken Brothers Brass Ban: http://www.hotsak.com/artistak/broken-brothers-brass-band   

 

 

Gasteiz Big Band: http://www.hotsak.com/artistak/gasteiz-big-band 

 

 
 
 
Zuhaitz Zatitxuak Blues Band: http://www.hotsak.com/artistak/zz-blues-band