Iberdrolak ez du oraindik atzoko argindar etenen inguruko azalpenik eman

plaentxia_com 2013ko eka. 17a, 16:52

Arratsaldeko 13:00etatik 18:00etara bitartean behin eta berriz eten zen argindarra. Udaltzaingoak jakinarazi digunez, oraindik ez dute etenaldien inguruko azalpenik jaso, Iberdrolara deika jardun duten arren. Hainbat herritarrek helarazi dizkiete kexuak.