Perkusio japoniarraren inguruakoak landu dituzte asteburuko Taiko ikastaroan

plaentxia_com 2013ko eka. 11a, 14:45
Isabel Romeo madrildarrak, Nagadō eta Tsukeshime tanbor japoniarrak joten ikasteko tailerra eskaini zuen domekan. Ikastaroan, hamalau lagunek hartu zuten parte eta golpeak nola jo, errimak eta erritmoak landu zituzten. Aurtengo arrakasta ikusita antolatzaileen asmoa da datorren urteari begira perkusio japoniarra lantzen jarraitzea. Irudian: Ikastaroan parte hartu zutenak