Danborradako kartela egiteko lehiaketa martxan da

plaentxia_com 2013ko eka. 11a, 09:30
Lanak, uztailaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira udaletxeko harrera bulegoan eta kartel irabazleak 150 euroko saria jasoko du. Ikusi oinarriak!

 

 

 

 

Soraluzeko Danborrada Batzordeak, aurtengo Danborrada jantziko duen kartel lehiaketa jarri du martxan. Lanak aurkezteko epea uztailaren 8ra artekoa izango da eta “SORALUZEKO DANBORRADA, 2013ko uztailaren 25ean” oinarri bezela hartuta lanak, edozein teknika erabilita aurkez daitezke (argazkia, diaposatiba, pintura, marrazkia, kollagea…).

 

2013ko Danborradako kartel lehiaketa, oinarriak:

1- Lehiaketa honetan 18 urtetik gorako edozeinek har dezake parte.

2- Teknika librea izango da (argazkia, diapositiba, pintura, marrazkia, kollagea…). Lanak euskarri gogorrean  aurkeztuko dira.

3- Lanaren neurria: A2 edo proportzionala

4- Ezinbestekoa izango da ondorengo testua agertzea (diapositiba bidez aurkezturiko lanetan izan ezik) :

SORALUZEKO DANBORRADA

2013ko uztailaren 25ean”

5- Saria 150 eurokoa izango da

6- Lanak uztailaren 8a baino lehen aurkeztu beharko dira Soraluzeko Udaleko bulegoan, eguerdiko 13:00ak baino lehen.

7- Lanak egilearen sinadurarik gabe aurkeztuko dira, eta atzeko aldean “ezizena” eraman beharko dute. Honekin batera, kartazal itxi batean, parte hartzailearen datu pertsonalak eta NANaren fotokopia bidaliko dira, eta kartazalaren gainean lanaren “leloa” jarriko da.

8- Saritu gabeko lanak jaso ahal izango dira epaimahaiaren erabakia jakinarazi ondoren. Horretarako, 30 eguneko epea izango da. Aipatutako epean lanak jaso ezean, egileak galdutzat eman dituela pentsatuko du Danborrada Batzordeak eta ondorioz, egileari inolako eskubiderik aitortu eta ordainik eman gabe, egoki iristen dion moduan erabiliko ditu.

9- Saritutako lana Danborrada Batzordearen esku geratuko da. Halaber, inprimatzeko, argitaratzeko, ezagutarazteko eta gainontzeko eskubide guztiak Danborrada Batzordeak berak izango ditu.

10- Epaimahaiaren erabakia apelaezina izango da. Erabakia hartuko den egunean jakingo da epaimahaia nork osatuko duen. Epaimahaiak argituko ditu oinarri hauei buruz sor daitezkeen zalantzak.

11- Lehiaketara aurkezteko goitik behera onartu beharko dira oinarriak.