Herriko eta Eibarko gimnastek exibizioa egingo dute bihar kiroldegian

plaentxia_com 2013ko eka. 7a, 09:30
Bihar goizeko 11:30etik aurrera, herriko hogeita hamar gimnastek eta Eibartik etorriko diren beste hogeita hamar kirolarik gimnasia erritmikoko erakustaldia egingo dute Arane kiroldegian. Adinaren arabera antolatu dute ikuskizuna, Lehen Hezkuntzakoak hasiko dira, lehenengo mailatik hasi eta DBHra artekoak. Irudian: Herriko gimnastak iazko Eibarko erakustaldian