Moto gidari bat hil da bart Soraluzen eta Ertzaintza lekuko bila dabil

plaentxia_com 2013ko eka. 6a, 14:04
Gaueko 23:30ean, GI-647an izan da istripua Maltzagarako norabidean. Ertzaintzak jakinarazi duenez, motoa errepidetik irten eta gidaria bertan hil da. Eibartarra zen eta 65 urte zituen. Ezbeharraren nondik norakoak aztertzeko, poliziak ikerketa bat ireki du eta lekuko bila dabil. Istripua argitzen lagundu dezaketen herritarrei 943 539119 telefonora deitzeko eskatu diete. Irudian: Istripua gertatu  den gunea