Etorkinendako gidaliburua argitaratu du udalak herriko eta inguruetako informazio praktikoarekin

plaentxia_com 2013ko mai. 27a, 14:45
Gizarte zerbitzuak argitaratu du, eta Soraluzeko herria eta inguruak hobeto ezagutzeko informazio praktikoa jasotzen du: errolda prozesua, osasun zerbitzuak, hezkuntza, garraioa, etxebizitza, aisialdia, emakumeendako harreta zerbitzuak... Euskaraz, gazteleraz eta arabieraz dago. Irudia: Gidaren aurkezpena.
 
{mosimage} 
Eguenean aurkeztu zuten herriko antzokian, eta hogaitamarren bat herritar hurreratu ziren bertara, gehienak etorkinak: sahararrak, marrokiarrak, Nepaldarrak... Hiart Arluziaga alkatea, Mikel Santiago Ongizate saileko zinegotzia eta Ana Oregi teknikariak izan ziren hizlari, eta gidaliburuan bertan jartzen duen mezua transmititu nahi izan zuten: "gure artean gustura egotea espero dugu eta Soraluzen bizi zaren denboran baliabide guztiak ezagutu eta behar bezala erabiltzea".