Sorako infantilek kopa herrira ekarri zuten zapatuan donostiarrei 4 eta 1 irabazi ostean

plaentxia_com 2013ko mai. 27a, 13:59
Ibai Tajuelok sartu zituen San Patricio taldearen aurka jokatutako finaleko lau golak. Herrira etorri eta udaletxeko balkoira igota ospatu zuten lortutako garaipena. Gaztetxoek eskerrak eman zizkieten ospakizunera hurreratu ziren herritarrei. Irudia: ospakizuna udaletxeko balkoian.