“Musizirko” kontzertu didaktikoa eskaini dute Musika eskolako ikasle eta irakasleek

plaentxia_com 2013ko mai. 22a, 21:47
Instrumentuak belaunaldi berriei erakutsi eta musika ikastera animatzeko “Musizirko” kontzertu didaktikoa eskaini zuten atzo Musika eskolako irakasle eta ikasle gazteenek. Pailazoak, lehoiak, elefanteak… zirkoko pertsonaiez eta gurasoz bete zen Zinea. Ikusi argazkiak!

 

 

Plaentxi Herri Ikastetxearekin elkarlanean, erakustaldia egin zuen atzo Musika eskolak; eskolako instrumentuak belaunaldi berriei erakutsi eta herriko gazteenak musika ikastera animatzeko. “Musizirkoa” antolatu zuten horretarako eta pailazoak, lehoiak eta elefanteak ez ziren falta izan atzoko ikuskizun koloretsuan. Globoak eta dantzak lagunduta, ikasle eta ikusleek hainbat kantu interpretatu zituzten, besteak beste, biolin, gitarra, piano, akordeoi eta tronpeta erritmora. 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage} 

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

 

{mosimage}