Plaza Zaharra presoen eskubideen alde bete nahi du bihar Soraluzeko Herrirak

plaentxia_com 2013ko mai. 17a, 15:42
197/2006 doktrina bertan behera uztea, sakabanaketa amaitzea eta gaitz larriak dituzten presoak aske uztea eskatzeko Plazara! ekimena antolatu du biharko, Herrira mugimenduak. Soraluzen, mural margoketak eta ekimen parte hartzaileak egingo dituzte, besteak beste. Ikusi egitaraua

 

 

 

Soraluzeko Herrira mugimenduak ahalik eta herritar gehien batu nahi ditu Plaza Zaharrean, bihar (maitzak 18) ospatuko den Plazara! ekimenean. “Giza eskubideak. Irtenbidea. Bakea. Euskal Presoak Euskal Herrira” lelotzat hartuta, 197/2006 doktrina bertan behera uztea, sakabanaketa amaitzea eta gaitz larriak dituzten presoak aske uztea eskatzea izango dute helburu. Hemen horretarako antolatu duten egitaraua:

 

Plazara! ekimena Soraluzen

{mosimage}Bihar, maiatzak 18, zapatua:

10:00etan MURAL MARGOKETA Plaza Barrixan

11:00etan MATERIAK SALMENTA Plaza Zaharrean

12:30ean SALDA eta TXORIXOA Plaza Zaharrean

13:00etan EKIMEN PARTE HARTZAILEA Plaza Zaharrean