Sare sozialen eragina neurtzen ikasteko ikastaroa antolatu du Debegesak

plaentxia_com 2013ko mai. 7a, 20:10
Sare sozialetan autonomo eta enpresa txiki-ertainen markek duten inpaktua nola neurtu ikasteko bi eguneko ikastaroa antolatu du Debegesak, maiatzaren 9 eta 10erako. Saioak goizez izango dira, 9:00etatik 13:00ra bitartean eta izen-emateak 30 euroko prezioa du. 

  

Enpresa Digitalaren eskutik, “Gizarte sareetan lortzen den inpaktua neurtzeko sistema profesionalak” izenburupean ikastaroa antolatu du Debegesak. Asmo nagusia, enpresa jarduera arrakastatsuenak indartu eta gainerako jarduerak zuzentzen laguntzea da, Debabarrenako autonomo eta enpresa txiki-ertainen markek sare sozialetan duten inpaktua neurtzeko tresna profesionalak nola erabili erakutsita eta sare sozialak kudeatzeko adierazle egokiak zeintzuk diren azalduta.

 

Erabiltzaileak ezagutzea ezinbestekoa

Zenbait tresna profesionali esker, interneteko marka baten kudeatzaileek sakonago neur dezakete beren produktu edo zerbitzuari buruzko jarduna eta eskola hauen asmoa horixe dela azpimarratu dute arduradunek: “gure jarraitzaileak ongi ezagutzen baditugu eta zer jokabide duten baldin badakigu, doitu egin ditzakegu mezua eta dagokion formatua, eta, hala, haren eraginkortasuna areagotu. Ikastaro honen xedea hau da: jakinaraztea zein diren adierazle egokiak gizarte-sareen kudeaketarako aginte-koadro bat eratzeko, eta ikerketa iraunkor horretan sakonago jarduteko tresna profesionalen (doakoak edo ordainpekoak) berri ematea”.

Ikastaroa teknologia berrietan aditua den Iker Merchanek eskainiko du eta Debabarreneko profesional autonomo eta enpresa txiki eta ertainei zuzenduta dago.

 

Izen-ematea Debegesan

Eskolak Debegesak Eibarren duen egoitzan eskainiko dira, bi egunez: maiatzaren 9an eta 10ean, goizeko 9:00etatik 13:00ra. 8 orduko iraupena du guztira ikastaroak eta izen-emateak 30 euroko prezioa du. Matrikulazioa www.debegesa.com atarian, 943 82 01 10 telefonoan edota pymes@debegesa.com helbidean egin daiteke.  

 

Egitaraua:

Sarrera

● Zer neurtu:

â—‹ Erreferentziako adierazleak

â—‹ Aginte-koadroen adibideak

● Zertarako neurtu

â—‹ Zer argitaratu

â—‹ Noiz argitaratu

â—‹ Zenbat argitaratu

â—‹ Zer hizkeratan argitaratu

● Tresna hauekin neurtuko gaituzte (tresna publikoak eta oinarrizkoak)

â—‹ Gizarte-sareetako adierazle publikoak

â—‹ Klout

â—‹ Alianzo Rank

● Tresna hauekin neurtuko dugu (barne-tresna aurreratuak)

â—‹ Gizarte-sareetako adierazle pribatuak

â—‹ Sprout Social

â—‹ Social Bro

â—‹ Hootsuite

â—‹ Radian 6

● Ondorioak

● Galderak eta eskaerak