Preferenteak azken aukera borrokatuko du

plaentxia_com 2013ko mai. 6a, 15:10
Jardunaldi baten faltan, Promozioa jokatzeko aukera bakarra du Erregional Preferenteak. Datorren domekan taldeko liderra, Getariako, hartuko du Ezozin eta irabazi beharra dauka puntuz behintzat Promozioa jokatu ahal izateko.

ERREGIONAL PREFRENETAK Liga txukuna jokatu eta azken aukeraraino borrokatzeko asmoa erakutsi du. Jardunaldi baten faltan, puntuei begiratuz gero, Promozioa jokatzeko aukera bakarra dute Preferenteko mutilek: Getariako, taldeko buruari irabaztea. Momentuz, laugarren daude sailkapenean 49 puntu batuta. Aurretik daude Ordizia (52 punturekin), Antzuola (55 punturekin) eta Getariako (57 punturekin). Sorak Promozioa jokatu ahal izateko datorren jardunaldian Ordiziak galdu egin beharko du Lazkaoren zelaian. Zaleei denboraldia indartsu bukatzen laguntzeko animoak ematera joan daitezen eskatu nahi die zuzendaritzak. Getariakoren aurkako neurketa domekan jokatuko da Ezozin, arratsaldeko 17:00etan.

 

ERREGIONALA 1-0 gailendu zitzaion Ikasberriri denboraldiko azken norgehiagokan. Eibartarrak-en atzetik bigarren sailkatu da Kopako txapelketan, 21 puntu batuta eta ondorioz, Gipuzkoako Kopan lehiatuko dira Erregionaleko mutilak. Zozketak egin gabe daude oraindik, baina asmoa da asteburuan bertan norgehiagokekin hastea.

 

JUBENILEK 1-2 galdu zuten Kopako azken neurketa Eibartarrak-en zelaian. Seigarren postuan bukatu dute denboraldia, 14 puntu batuta. Guztira 12 jardunaldi jokatu dituzte eta lau izan dira irabazi dituzten partiduak. Eibartarrak “B” izan da taldeko buru, 24 punturekin.

 

MUTILEN KADETE TALDEAK postu onean bukatu du Kopako txapelketa. Ikasberriren zelaian bana berdindu zuten eta 17 punturekin hirugarren sailkatu dira. Taldeko zerrendan Zestoa (43 puntu) eta Mutriku (35 puntu) kokatu dira Soraren aurretik.

Orain oporretarako tartea hartuko dute Jubenilek eta Kadeteko mutilek eta ekainaren 15ean futbol elkarteko afaria egingo dute urte guztiko ahalegina ospatzeko. 

 

KADETE NESKEN TALDEAK bi jardunaldi ditu aurretik baina matematikoki, ezinezkoa zaio sailkapenean aurrera egitea. Azken jardunaldian 3-1 galdu dute Santo Tomas Luberriren aurka eta 2 punturekin, azkenak dira Ligan. Maiatzaren 19an Bergara hartuko dute Ezozin eta 26an Aloña Mendiren zelaian lehiatuko dira. Hamar partidutatik 8 galdu dituzte eta bi berdindu; irabazi bat ere ez. 

 

INFANTIL NESKEN TALDEAK 3-2 irabazi dio Zumaiakori eta taldeko bigarren kokatu da, 20 puntu batuta. Amaikak Bat dago lidertzan 22 punturekin eta hain zuzen, bera izango da Infantileko nesken datorren jardunaldiko arerioa. Partida borrokatua izango da seguru, irabaziz gero taldeko buru amaituko dute denboraldia. 

 

Deba Arroko finalerako pasea jokoan dute herriko pilotariek

{mosimage}Aurreko barixakuan Andreuk eta Iruretak 22-5 irabazi zuten Arrizabalaga eta Txurruka bikote elgoibartarraren aurka finalerdietako joaneko partida. Bihar 20:00etan Elgoibarko kiroldegian jokatuko dute bueltakoa eta irabaziz gero, finalerako sailkatuko dira. Santamaria eta Kortaberria jubenilak ere fin dihardute aipatu txapelketan. Momentuz bigarren daude sailkapenean eta Debako bikoteari irabazi ezkero, finalerako pasea lortuko dute. Finalerdietarako data zehaztu gabe dute oraindik.

 

Santamariak galdu egin zuen lau terdian

Santamaria lau terdian lehiatu zen barixakuan Murua ordiziarraren kontra Udaberriko Txapelketan eta borrokatu bai baina ez zuen irabazterik lortu; 18-22 bukatu zen aurrez-aurreko norgehiagoka. Tajuelo eta Fernandez Infantilek ere 8-18 galdu zuten Ordiziarren aurka Aranen. Urkiri eta Gallastegi Alebinek aldiz, aise irabazi zuten (16-2) Bergarako bikotearen kontra barixakuan jokatu zen partida.