Ideia eta enpresa proiektuen lehiaketa antolatu du Ekingune elkarteak

plaentxia_com 2013ko mai. 6a, 09:51

Diru sarrera txiki batekin, martxan jartzeko moduko ideia duten ekintzaileei eta enpresei dago zuzendua lehiaketa batik bat. Irabazleak ekainaren 6an egingo den afarian bildutako guztien artean erabakiko da. Irudia: Lehiaketaren kartela.

Irabazlearen bozkaketa egingo den afariaren prezioa 30€koa izango da eta jende guztiarentzat dago zabalik, hori bai, ezinbestekoa da maiatzaren 31 baino lehen, 943 20 84 20 telefono zenbakian edota ekingune@ekingune.com email helbidean izena ematea. Geroz eta jende gehiago afarira joan, geroz eta sari potoloagoa eramango du irabazleak, afarian bildutakoaren erdia, EKINGUENek ipinitako 500€-etara gehituko zaio eta.

Lehiaketaren informazio osoa, espreski egin duten ON EKIN izeneko orrian aurkituko duzu.