Domekan Irukurutzetan batuko dira inguruko herrietako mendizale eta erromeriazaleak

plaentxia_com 2013ko mai. 3a, 12:34
Domekan ospatuko da aurtengo Irukurutzeta Eguna eta mendi taldeko irteera ere bertara egingo dute (9:00etan Estaziñotik). Egunaren antolatzaileek adierazi dute hamaiketan hasiko direla salda banatzen. Iragarpenek ateri egingo dutela diote. Irudia: Iazko ospakizuna.