Langileriaren eskubideak defenditzeko aldarria egin dute milaka lagunek Eibarren

plaentxia_com 2013ko mai. 2a, 18:10
LABek deituta Deba eskualde mailako manifestazio jendetsua egin zen Eibarren. ELAk eta CCOOk Bilbon egin zituzten mobilizazioak. Bihar, LABek deituta, metalgintzako Gipuzkoako hitzarmenaren aldeko propaganda banatzeko batuko dira arratsaldeko 19:00etan, Plaza Berrian. Irudia: Eibarko manifestazioa. Iturria: Eta Kitto.