Maiatzaren 10ean jokatuko da gaztetxean Plazatik Gaztetxerako kanporaketa saioa

plaentxia_com 2013ko api. 29a, 12:27
Joan zen barixakuan hasi zen Deban txapelketa eta ekainaren 8an amaituko da Markina Xemeingo Gaztetxean. 32 bertsolarik parte hartuko dute guztira, bikotetan banatuta. Eneko Beretxinagak Maddi Gallastegi zumaiarra izango du kantulagun. Irudia: Iazko finala Mutrikun.
 

Iazko bideari jarraituta, aurten ere bikoteka parte hartuko dute bertsolariek txapelketan. Guztira 16 bikotek hartuko dute parte, beraz 32 bertsolarik. Irabazleak ere bi izango dira.

Txapelketak fase desberdinak edukiko ditu. Lehenengo fasean, lau kanporaketa jokatuko dira, eta kanporaketa bakoitzean lau bikotek hartuko dute parte. Kanporaketa bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da hurrengo fasera. Besteak puntuazioaren arabera sailkatuko dira finalaurrekoetara.

Bigarren fasean kanporaketa bi jokatuko dira. Kanporaketa horietan zortzi bikotek parte hartuko dute, saio bakoitzean laurek. Bigarren faseko saio bakoitzeko bikote irabazlea zuzenean sailkatuko da finalera. Beste biak puntuazioaren arabera sailkatuko dira.

Hurrengo zerrendan agertzen dira kanporaketa guztiak eta kantatuko duten bertsolariak.

  
  1. FASEKO KANPORAKETAK

Apirilak 26 ostirala – DEBA – Afaria

Peru Vidal – Imanol Lekunberri

Imanol Uria – Inazio Vidal

Hodei Iruretagoiena – Joritz Bastarrika

Amaia Urbieta – Iosu Villanueva


Maiatzak 4 larunbata – MENDARO - Bazkaria

Aitzol Urain – Josu Urain

Eneko Arrate – Aitor Bizkarra

Arrate Illaro – Peio Arondo

Ander Zulaika – Andoni Zubiaurre


Maiatzak 10 ostirala – SORALUZE – Afaria

Eneko Beretxinaga – Maddi Gallastegi

Paula Amilburu – Maddi Ane Txoperena

Ander Elortegi – Jon Arano

Malen Amenabar – Txaber Ormazabal


Maiatzak 18 larunbata – EIBAR – Afaria

Ion Mikel Mujika – Aimar Goenaga

Odei Irigoien – Imanol Lizarazu

Oihana Iguaran – Unai Mendizabal

Jon Gurrutxaga – Josu Oiartzabal “Xenpelar”


  1. FASEKO KANPORAKETAK

Maiatzak 24 - ELGOIBARKO GAZTETXEAN - Afaria

Debako irabazleak

Soraluzeko irabazleak

Puntuazioz lehenengoak

Puntuazioz laugarrenak


Maiatzak 31 – MUTRIKUKO GAZTETXEAN - Afaria

Mendaroko irabazleak

Eibarko irabazleak

Puntuazioz bigarrenak

Puntuazioz hirugarrenak


  1. FINALA

Ekainak 8 – MARKINA-XEMEINGO GAZTETXEAN – Afaria

Elgoibarko irabazleak

Mutrikuko irabazleak

Puntuazioz lehenengoak

Puntuazioz bigarrenak