Infantil Nesken Taldeak 3 puntuak eskuratu ditu Zestoaren aurkako norgehiagokan

plaentxia_com 2013ko mar. 11a, 15:46
Zestoari 4-2 irabazita zerrendan hirugarren kokatu da Infantil Nesken Taldea. Mutilen Kadetek Taldeak ere 1-5 garaitu zuen Aurrera “B” eta Jubenilek husna berdindu zuten Aloña Mendi “B”-ren aurka.  Gainontzeko taldeek galdu egin dute.

 

 

ERREGIONAL PREFERENTEAK Eibartarraken zelaian jokatu du asteburuan eta punturik eskuratu gabe egin dute etxerako bidea, Eibartarrak-ek 1-0 garaitu ditu eta. Momentuz zazpigarrenak dira zerrendan 33 puntu batuta. Antzuola dago lidertzan, 47 punturekin. Datorren jardunaldian Mutriku hartuko dute Ezozin.

ERREGIONALEK ere ezin izan zuten Bergara mendean hartu eta 2-4ko emaitzaz bukatu zen norgehiagoka. Sora bosgarrena da sailkapenean 9 puntu batuta. 10 puntura berdinduta daude Ikasberri (laugarren) eta Zestoa (hirugarren). Datorren asteburuan Arizmendiren aurka neurtuko dituzte indarrak. Partida gogorra Erregionaleko mutilentzat, eskoriatzarrak taldeko lehenak dira, 13 puntu batuta.

JUBENILEK hutsna (0-0) berdindu zuten Aloña Mendiren zelaian. Beraien alde esatea Aloña Mendi taldeko bigarrena dela. Sora sailkapeneko bosgarrena da, 8 puntu batuta. Eibartarrak dago lidertzan, 16 punturekin. Datorren asteburuan deskantsua izango dute Jubenileko mutilek.

MUTILEN KADETE TALDEAK askogatik irabazi zion Aurrera “B”-ri (1-5). Kadeteak taldeko laugarrenak dira 9 puntu batuta.  Sailkapenean gora igotzeko aukera izango dute datorren jardunaldian, 11 punturekin taldeko hirugarrena den Ikasberriren kontra neurtuko dira eta. Irabaziz gero, taldeko  hirugarren kokatuko litzateke Mutilen Kadete Taldea.

NESKEN KADETE TALDEAK ezin izan die bergararrei aurre hartu, 3-0 galdu dute azken norgehiagoka. Punturik gabe azkenak dira sailkapenean. Datorren asteburuan Aloña Mendi hartuko dute Ezozin. Ia etxean jokatzeak zortea ematen dien.

INFANTIL MUTILEN TALDEAK 8-2 mingarri batez galdu du Mundaizen aurkako norgehiagoka. Antigua Luberri taldea hartuko du datorren asteburuan Ezozin. Donostiarrak Sora baino bi postu beherago daude zerrendan, 16 punturekin taldeko zazpigarrenak dira. Sorak 24 puntu ditu eta taldeko bosgarrena da. Antzuola dago lidertzan, 42 puntu batuta.

INFANTIL NESKEN TALDEAK Ezozin jokatu du asteburuan eta hiru puntuak eskuratu ditu (4-2). Emaitza honekin sailkapenean hirugarren kokatu da, 4 puntu batuta. Zumaiarren berdegunean lehiatuko dira datorren jardunaldian.