Emakumeen Topaguneak martxoaren 8rako proposamenak jasoko ditu

plaentxia_com 2013ko urt. 30a, 18:29
Soraluzeko Emakumeen Topaguneak otsailaren 4rako zehaztu du hurrengo hitzordua. Iluntzeko 19:00etan batuko dira udaletxeko saio aretoan eta azaroaren 25eko kanpainaren balorazioa egiteaz gain, Emakumeen Nazioarteko Egunaren harira antolatu daitezkeen ekimenen proposamenak jasoko dituzte.