Santa Eskean aritzeko deia Unai Gaztelumendi eta Miren Amurizarekin

plaentxia_com 2013ko urt. 29a, 13:32
Santa Eskean irten nahi duenak zapatu honetan (otsailak 2) izango du horretarako aukera. Koplariak 8:30ean Iratxo goxodenda paretik abiatuko dira eta asmoa da Unai Gaztelumendi eta Miren Amurizaren konpainian, baserriz baserri kopla kantuan aritzea. Ikusi iazko bideoa!

 

Baserriz baserri Santa Eskean aritzeko gonbidapena luzatu dute herriko bertsozaleek. Ezozi auzotik hasi eta trikitiaren erritmora herriko auzo danak igaroko dituzte, Miren Amuriza eta Unai Gaztelumendiren bertsoek lagunduta. Goizeko 8:30ean Iratxo goxodenda paretik abiatuko dira. Izena ematea euskara@pilpilean.com helbidean edo 943 751304 telefonora deituta egin behar da. Umore ona eta jai giro bikaina ez direla faltako aurreratu dute!

Santa Eskean 2012:

{mosimage}

{mosimage}

{mosimage}