“Txotx erraldoira” joateko autobusa

plaentxia_com 2013ko urt. 24a, 14:35
Korrika 18ren harira, euskalduntzen ari diren ikasleak omenduko ditu zapatuan AEKk Usurbilen burutuko den “Txotx erraldoian”. Egun osoko jaialdia antolatu dute eta kale animazioa, trikitilariak, txarangak eta bertsolariak ez dira faltako. Soraluzetik autobusa Zubi Nagusitik abiatuko da, goizeko 11:30ean.  

 

 

 

 

Euskara ikasleak omentzeko antolatu den “Txotx erraldoira” joan nahi duenak, herritik autobusa hartzeko aukera izango du. Goizeko 11:30ean Zubi Nagusitik abiatuko da. Egun osoan zehar antolatu diren ekitaldietan parte hartzeko sarrerak aldiz, AEK euskaltegian daude salgai, 10 eurotan.

“Txotx erraldoia” EGITARAUA:

Goiz osoan zehar KALE ANIMAZIOA (trikitilariak, txarangak…)
13:00: BERTSOLARIAK eta KUPELEN irekiera
14:30: PINTXOAK
16:30: EKITALDI NAGUSIA eta OMENALDIA
18:00: ERROMERIA
21:00: ESNE BELTZAREN kontzertua