“El niño pez” pelikula emanaldia domekan Zinean

plaentxia_com 2013ko urt. 18a, 14:31

Zinema Arroxa zikloaren barruan, Lucia Puenzoren “El ñiño pez” film luzea eskainiko du Komite Arroxak domeka honetan (urtarrilak 20) 19:00etan, Zinean. Amodio ausart eta ezinezko batean murgildurik dauden bi emakumezkoen istorioa kontatzen du aipatu pelikulak, estetika eta poetika berezia erabiliz. Sarrera doakoa.

 

 

 

Gizonezkoen homosexualitatea ez bada agerikoa pantailetan, emakumezkoena are gutxiago. Izan ere lesbianismoaren errepresentazioa zerbaitengatik izan bada ezaguna, bere absentziagatik da”. Egoera horri buelta eman nahian proiektatuko du Komite Arroxak Lucia Puenzoren bigarren luzemetraia: “El niño pez”. Azaldu dutenez, lan honetan Lucia Puenzok ez du soilik lesbianismoa erakusten, are gehiago, era konplexu eta ausartean irudikatzen du eta horrek ekarpen berezia suposatzen dio, Komitekoen berbetan, gaur egungo zinema panoramari. Emanaldia 19:00etan hasiko da Zinean eta sarrera doakoa izango da.

Informazio gehiago: http://komitearrixa.wordpress.com