Alkoholismoak familia-giroan duen eraginaz aritzeko solasaldia zapatuan

plaentxia_com 2013ko urt. 16a, 20:29
Eibarko Al-Anon/Alateen gaixo alkoholikoen senide eta lagun taldeak 35 urte bete ditu aurten. Urteurrenaren harira, "Alkoholismoaren eragina familia-giroan" izenburupean solasaldia antolatu dute zapaturako. Berbaldia 18:00etan hasiko da Eibarko San Andres Parrokiako Aretoan. Interesatuta dauden debabarrendar guztiak daude bertara gonbidatuta.

 

Eibarko Al-anon/Alateen, gaixo alkoholikoen senide eta lagun taldeak 35 urte beteko ditu aurten. Urteurrenaren harira hitzaldi informatiboa antolatu dute zapatu honetarako (urtarrilak 19), "Alkoholismoaren eragina familia-giroan" izenburupean. Osasungintzako profesionalak, Alkoholiko Anonimoetako kideak eta Al-Anon elkarteko partaideak arituko dira hizlari lanetan eta asmoa da, alkoholismoaren inguruan bizitako esperientzia ezberdinak publikoarekin partekatzea. Berbaldia arratsaldeko 18:00etan hasiko da Eibarko San Andres Parrokiako Aretoan (Toribio Etxeberria kalea, 26) eta asmoa da 19:30ean amaiera ekitaldia egitea. Sarrera doakoa izango da eta interesa duten debabarrendar guztiak daude bertara gonbidatuta.