Ikastaro eskaintza oparoa aurkeztu du UEUk udazkenerako

plaentxia_com 2012ko ira. 19a, 16:06
Urritik abendura bitartean hamahiru ikastaro eskainiko ditu UEUk Eibarko eta Iruñeko egoitzetan. Soraluzeko Udalak matrikula kostuaren erdia ordainduko die herrian erroldatuta daudenei. Eman begiratu bat eskaintza oparoari!  

 

 

 

Ohikoa den moduan, udazkeneko ikastaroetan hainbat jakintza alor jorratuko dituzte: informatika eta teknologia berriak, giza eta gizarte gaiak edota osasun zientziak esaterako.

 

Eibarko Markeskua Jauregian eskainiko diren ikastaroak:

Ubuntu: ordenagailua modu erraz eta librean erabiltzeko.

Urriaren 15etik 16ra

Guraso/hezitzaile eta haurren elkar ulertzea: zigorrak, xantaiak eta mehatxurik gabeko harremanak.

Urriaren 16tik azaroaren 6ra

Sexualitatean aholkularitza egiteko jarraibideak osasun arloan.

Urriaren 17tik azaroaren 7ra

Neuromuskulueskeletikoen froga diagnostikoak.

Urriaren 20an

Moodle 2.0-ren oinarrizko erabilera.

Azaroaren 6tik abenduaren 11ra

Marketina interneten.

Bileren dinamizazioa.

Azaroaren 9tik 10era

Entzun zure gorputza.

Azaroaren 10ean

Mingostu gabe bizi, ezerekin, inorekin. Zure bizitza aberasteko gakoak.

Azaroaren 17tik 24ra

Sormena lantzeko tailerra.

Azaroaren 30etik abenduaren 1era

 

Informazio gehiago: Mari Karmen Menika (943 821426) edo markeskoa@ueu.org

 

Iruñean, Arrosadiako Campusean eskainiko direnak:

Argazkigintza digitala eta GIMP, irudiak editatzeko programa librea.

Urriaren 6tik azaroaren 17ra

Euskal Mitologia: hurbildu antzinako euskal mundura.

Urriaren 9tik abenduaren 18ra

Emozioen kultura, norberaren gaitasunak lantzen.

Azaroaren 9tik 23ra

 

Informazio gehiago: Irati Iciar (943 82 14 26) edo nafarroa@ueu.org