Sorako Kadete taldeetan jokalariak behar dituzte

plaentxia_com 2012ko ira. 13a, 19:42
Soraluze Futbol Elkarteak datorren denboraldiko taldeen aurkezpena urrian egitea erabaki du. Hala ere, kadete mailako taldeetan jokalariak behar dituztela aurreratu du Sorako zuzendaritzak.

 

 

 

Aurten hamar taldek jantziko dituzte Sorako koloreak: Erregional Preferenteak, Erregionalak, Jubenilak (16-18 urte), Nesken Kadete taldeak (14-15 urte), Mutilen Kadete taldeak (14-15 urte), Nesken Infantil taldeak, (12-13 urte), Mutilen Infantil taldeak, (12-13 urte), Alebinak (10-11) eta Benjaminetan bi taldek (8-9 urte).

 

2012-2013ko denboraldia irailaren 22an hasiko dute talde denek baina aurretik, Kadete mailako nesken eta mutilen taldeetan jokalariak behar dituztela aurreratu du Luki Hontangasek, Sorako lehendakariak. Kadeteek eguazten eta barixakuetan entrenatzen dute, arratsaldeko 16:00etan Ezoziko futbol zelaian. Izena emateko interesa dutenek astelehenetan 19:00etatik aurrera Txoko kafetegian dute horretarako aukera. Bestalde, Sorako zuzendaritza taldean zenbait aldaketa emango direla aurreratu dute baita, zeintzuk izango diren zehaztu ez badituzte ere.

 

Lagunarteko partidetan murgilduta

 

{mosimage}Denboraldi ofiziala hasi ez baina Sorako taldeak lanean dira dagoeneko. Preferenteak lagunarteko bi norgehiagoka jokatu ditu eta bietan garaile suertatu da. Lehenengo partidetan Zaldua eta Antzuola izan ditu aurkari eta biei 1-2ko emaitzaz irabazi die. Zapatu honetan Orioko taldearen aurka neurtu beharko ditu indarrak, goizeko 10:00etan Orioko zelaian jokatuko den norgehiagokan.

 

 

{mosimage}Erregionalak partida bakarra jokatu du momentuz Sorako Jubenil taldearen aurka eta indarrak faltan, Jubenilek irabazi zuten 0-2ko emaitzaz. Datorren zapatuan Zaldua taldea izango du aurkari Zaldibarko zelaian, goizeko 11:00etatik aurrera. Hilaren 18an Iurretako taldearen aurka neurtu beharko dituzte indarrak.

 

 

{mosimage}Jubenilak hiru partida jokatu ditu eta bakarrean suertatu da garaile, hain zuzen, Sorako Erregionalen kontra jokatutakoan. Bergararen aurka 2-1 galdu zuen eta Zalduaren aurka 4-2. Ia denboraldi hasieran zorte gehiago duten Jubenileko mutilek.

 

 

{mosimage}Mutilen Kadetea taldea Elgoibarko taldearen aurka lehiatu da soilik eta ondo jokatu bai, baina ez zuen garaipena etxera eramatea lortu. 1-2ko emaitzaz elgoibartarrak garaile izan ziren. Zapatuan Urkiko taldea hartuko dute etxean, goizeko 11:00etan hasiko den norgehiagokan.