Ikasturte amaierako luntxa eta dantzaldia Itxaropenan

plaentxia_com 2012ko uzt. 20a, 13:51
Gaur arratsaldeko 17.00etatik aurrera urteroko luntxa eta dantzaldia egingo dute Itxaropena jubilatu etxean. Hasteko, mus, tute eta briska karta txapelketaren sari banaketa egingo da, udaleko ordezkarien eskutik. Osterako, luntx gozoa prestatu dute eta musikaren laguntzaz dantzaldia izango dute jubilatuek.