Santiago-Santa Anak 25etik 28ra luzatuko dira

plaentxia_com 2012ko uzt. 18a, 19:13
Gaur zortzi botako dute txupina udaletxeko balkoitik, Tere Sousa eta Jokin Oregik. Horrekin batera, lau egunez festa eta jai giroak hartuko ditu Soraluzeko kaleak. Exodo ikuskizuna ekarriko dute herrira Galtzagorriek. Egitaraua ikusi nahi???
 
 
 
 
 
 
  
Gaur zortzi botako dute txupina. Lau egunez festa giroak hartuko ditu Soraluzeko kaleak. Hona egitarautik nabarmendutako hainbat ekintza eta egitarau osoa ere bai, beherago. 
 
Santiago egunean, eguerdian herri bazkaria egingo dute Galtzagorriek. Gauean berriz, danborrada, DJak eta erromeria izango da Joxpa taldearekin. 
 
Eguena 26, Santa Ana eguna hasteko txokolatea banatuko dute jaiki berri direnentzat (edo ez), eta mañanitoa izango da, parranda luzatu nahi duten guzti horientzat. Herri mailako bakailao txapelketa ere egingo da herritarrek sukaldean duten trebetasuna neurtzeko. Aldi berean, azeituna-hezurren lehiaketa dibertigarria jokatuko da. 
 
Arratsaldean larrain-dantza egingo da Plaza Zaharrean, dantza taldekoak eta herritarrak bat egingo dute bertan. Gaueko 22.00etan, Galtzagorriek antolatutako "Exodo" ikuskizunaz gozatzeko aukera egongo da, Plaza Zaharrean hasi eta Zubi Nagusiraino. 
 
Gaueko 24.00etarako mojitoa prest egongo da txosnetan, gozo eta fresko, geure ahoen gozamenerako!
 
Uztailaren 27an, barixakua, haurrek izango dute protagonismoa goizetik. Haur krosa antolatu dute eta baita apar festa ere.  Arratsaldeko 19.00etan Sahara, Pakistan eta Dominikar Errepublikako jakien dastaketa egingo da Plaza Zaharrean. Herriko gainontzeko kulturengana hurbiltzeko modu bikaina. 
 
Musikak ere eukiko du protagonismoa barixakuan, Mugitu Gherrixa jaialdia ospatuko da batetik eta "Gora Nafarroa" herriko kantariek gidatutako ekimena 23:00etan Plaza Zaharrean. Gero ZZ Blues Band plaentxiarrek kontzertua eskainiko dute.
 
Jaien azken eguna izango da 28a. Goizeko 11:00etan salda eta txorizoa banatuko dute eta eguerdian herri bazkaria egingo dute Kalebarrenen. Haurren danborradaren txanda izango da arratsaldean eta gauean, "gau elektronikoa" batetik, eta On eta Anai Arrebak taldeen kontzertua izango dira, bestetik, jaiak modu dibertigarrian amaitzeko modua.
 
Uztailak 25, SANTIAGO EGUNA 
15:00 Gazte bazkaria, Zubi Nagusian. 
17:00 Gazte jolasak eta triki-bertso poteoa, Zubi Nagusitik
18:00 Marrasekin Osintxura, estaziñotik
19:30 TXUPINAZIOA udaletxeko balkoitik, jaiei hasiera emanez.
           Kalejira, Galtzagorri TXARANGArekin
           SAGARDO DASTAKETA, Plaza Zaharrean. 
20:00 PUNTERIA TXAPELKETA baloiarekin, Plaza Barrixan. DBHko ikasleentzat eta helduentzat.
23:00 DANBORRADA 
01:00 Djon DJ-aren saioa, Plaza Zaharrean. 
            Erromeria “Joxpa” taldearekin, Zubi Nagusian
 
Uztailak 26, eguena SANTA ANA EGUNA
07:00 Arrasateko Gaiteroen kalejira.
TXOKOLATADA, kontzejupean.
07:30 Zezenak, Arrasateko Gaiteroek alaiturik. 
            Mañanitua, Zubi Nagusitik.
11:00 Salda eta txorizoa IBAI EDER elkarteak eskainita Plaza Zaharrean.
11:30 Herri mailako bakailao lehiaketa Plaza Zaharrean.
12:00 Azeituna-hezurren jaurtiketa TXAPELKETA, Plaza Zaharrean.
14:00 BURUHANDIAK, Soraluzeko txistulariek lagundurik.
19:00 Zezenak, Arrasateko Gaiteroek alaiturik.
19:30 DANTZARIEN KALEJIRA, Zubi Nagusitik.
20:30 Hirugiharra, kontzejupean.
21:00 Larrain-dantza, Plaza Zaharrean.
22:00 Kale antzerkia. “Exodo”, Plaza Zaharretik Zubi Nagusira.
           Afizionatu eta promesa mailako PILOTA PARTIDUAK, Arane Kiroldegian.
23:00 TROVAHAVANA (Kuba) taldearen kontzertua, Plaza Zaharrean.
24:00 Mojito jaia eta karaokea, Zubi Nagusian.
 

 

Uztailak 27, barixakua
11:00 Salda eta Txorizoa ARRIO GAIN elkarteak eskainita, Plaza Zaharrean.
11:30 HAUR KROSA, Plaza Zaharrean. Haur eta Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
13:00 APAR FESTA haur eta gaztetxoentzako, Plaza Barrian.
13:30 Musika Eskolako TRIKITILARIEN kalejira.
19:00 Sahara, Pakistan eta Dominikar Errepublikako jakien DASTAKETA, Plaza Zaharrean.
21:00 MUGITTU GHERRIXA jaialdiaren hasiera, Plaza Zaharreko txosnan.
22:30 ZEZENSUZKOA, Plaza Zaharrean.
23.00 GORA NAFARROA musika-ikuskizuna herriko kantarien eskutik, Plaza Zaharrean.
01:00 ZZ Blues Band taldearen KONTZERTUA, Plaza Zaharrean.
                  MUGITTU GHERRIXA jaialdiaren jarraipena, Gaztetxean eta Zubi Nagusian.
 
Uztailak 28, zapatua 
11:00 Salda eta txorizoa LAGUN MAITEAK elkarteak eskainita Plaza Zaharrean. 
12:00 Haurrentzako BOLO txapelketa, Plaza Zaharrean. Lehen Hezkuntzako ikasleentzat.
13:00 Osintxuko “Musiraka” taldearen DANTZA erakustaldia, Plaza Zaharrean.
14:30 HERRI BAZKARIA, Kalebarrenean. (Txartelak Iratxo gozoki-dendan salgai, 10 euroan)
17:00 Mus eta tute txapelketa, Galipotean.
18:30 HAURREN DANBORRADA.
20:00 TOKA TXAPELKETA, Plaza Barrixan.
20:30 “Tambolás” taldearen BATUKADA, herrigunean.
22:00 GAU ELEKTRONIKOA, Plaza Zaharrean.
24:00 “On” eta “Anai-arrebak” taldeen KONTZERTUA, Zubi Nagusian. Tartean kulero eta galtzontzillo lasterketa.