Partehartze haundia izan da San Andresko jaietan

plaentxia_com 2012ko uzt. 10a, 15:59
Zapatutik astelehenera, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak bildu dituzte, eta giroa ez da falta izan hiru egunetan zehar, ezta partehartzea ere, herri-kirol, pala txapelketa, desafioak, musika, kirol probak... 
 
 
 
 
 
San Andres auzoko jaiek ez dute ez, ingurukoen inbidia izateko inongo arrazoirik. Zapatuan hasi eta astelehenera bitartean, adin eta gustu guztientzako ekitaldiak bildu dituzte, eta giroa ez da falta izan hiru egunetan zehar. 
 
Zapatu eguerdian hasi ziren jaiak eta arratsaldean, esperotako herri-kirol desafioa egin zuten Ezozik eta San Andresek. Azkenean, lehia bizi-biziaren ostean, 4-2 Ezoziko auzotarrak izan ziren irabazle. 

{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
desafioatalde.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Segidan Emakumeen Pala Txapelketari hasiera eman zitzaion. Zazpigarren edizioa bete du aurten torturaren aurkako txapelketa honek. Bertan, 3. eta 4. postuak jokatu zituzten eta final haundia. Horrelaxe geratu zen finala: 
 
4. postuan Nerea Aranberri eta Onintza Narbaiza
3. postuan Alana Berraondo eta Irati Iñurrieta (Idoia Belarren ordez jokatu zuen)
2. postuan Amaia Ariznabarreta eta Daiana Rico
Irabazleak LOREA DE CASTRO eta AINARA MUGA
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
torturatxokorakartelaz.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Hauen atzetik, egokitutako gomazko paleta erakustaldia eman zuten, gurpil aulkian, lau lagunek. Partiduek publikoaren arreta bereganatu zuten.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
gomazkopaleta.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Zezentxoekin dibertitu zenik ere, izan zen.
 
{mosimage} 
 
 
Domekan mendi taldeak antolatutako Iñaki Ruizen omenezko I. mendi lasterketa abiatu zen San Andrestik. 191 lagunek amaitu zuten 21 kilometroko ibilbidea eta partehartzearekin oso pozik azaldu ziren antolatzaileak. Lehena helmugaratzen Oier Ariznabarreta durangarra izan zen.  Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen lehen emakumea. 
 
Kirol frogaren atzetik, Arizaga eta Aranaren arteko motozerra apustua iritsi zen. Aranak askogatik irabazi zuen apustua, 100 mozketetara iritsi zenean Arizaga oso atzetik baitzuen. 
 
Astelehenean auzokoen eguna izan zen. Umeek dibertimendua izan zuten, zaku lasterketan, lokotxak biltzen, aulki jolasean...
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
Aldi berean Emakumeen bola sariari hasier eman zitzaion. 
 
{mosimage} 
{mosimage} 
 
bolairabazleak.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Ostean Lizaso eta Egañaren urteroko bertso saioaz gozatu ahal izan zuten auzokoek.