Mendizabaletik, kostaldera

plaentxia_com 2012ko uzt. 12a, 13:37
Kosta ala kosta udalekuak heldu dira Soraluzera. Elosutik atzo iritsi zen hogei lagunez osatutako taldea eta Mendizabalen egin dute lo bart.
 
 
 
 
 
 
Pil-pilean, Txatxilipurdi eta Jardun-ek elkarlanean antolatzen dituzten udalekuetako batzuk dira "Kosta ala kosta" deituriko hauek. Araban hasi zuten abentura eta egunez-egun, apurka kostaldera hurbilduz doaz.
 
Bada, aurten, hogei laguneko talde ederra osatu dute. Bart Soraluzera iritsi dira eta besteak beste, trikuharrien gainean argibideak jaso dituzte eta gaubela ederraz gozatu.
 
Gaur Oriora joango dira eta handik Zarautzera bidea hartuko dute. Uztailaren 16an amaituko dira udalekuak, itsasoari begira.
 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage} 
{mosimage}