Carlos de Cos-ek bere argazkiak erakutsiko ditu

plaentxia_com 2012ko uzt. 9a, 17:05
Azken urteetan ateratako hainbat erretraturekin erakusketa osatu du Carlos de Cos argazkilariak. Datorren hilaren 21era arte egongo da bere lanak ikusteko aukera, kiroldegiko erakustaretoan 19.00etatik 20.30era astegunetan; 12.00etatik 13.30era zapatuetan. Astigarrako rallyan saria jaso zuen argazki bilduma honekin.