Mikel Santiagok Justizia Sozialeko saila hartuko luke, EH Bildu koalizioarekin

plaentxia_com 2012ko uzt. 9a, 14:48
EH Bilduk Jaurlaritzara iritsiko balitz bertan osatuko lukeen taldearen aurkezpena egin berri du. Tartean aurpegi ezagun bat, Mikel Santiago Arizaga soraluzetarrarena, Bilduko zinegotzia dena. EArekin lehenengo eta Bildurekin orain, bigarren legealdia osatzen dihardu herriko udalean. EH Bilduk hauteskundeak irabaziko balitu edo Jaurlaritzara iritsiko balitz, Santiago Justizia Sozialeko sailburu izango litzateke. http://ehbildu.net/hauteskundeak/gobernu-taldea