Oier Ariznabarreta durangarrak irabazi du Iñaki Ruizen omenezko I. lasterketa

plaentxia_com 2012ko uzt. 9a, 14:04
Partehartze zabala izan du lasterketaren lehen edizioak. 191 lagunek amaitu zuten laskerketa, tartean 23 plazentziar izan ziren, denak gizonezkoak. Horietan lehena helmugaratzen Iñaki Arribillaga.
  
 
 
 
 
Iñaki Ruizen omenezko lehen mendi lasterketa egin zen atzo. Mendi taldeko kideak pozik agertu dira partehartzearekin: "Danera 191 lagunek amaittu zeben lasterketia. Ez zan bestelako gertakiririk jazo, egualdixak lagundu egin zeban eta beraz, oso pozik gare".
 
Izena emandako batzuk ezin izan ziren etorri eta beste hainbat ez ziren helmugara iritsi. Beraz, ia 200 lagunek babestu zuten atzo, Iñakiren omenezko lasterketako edizioa. Ez dago batere txarto lehen edizioa izateko. 
 
Horietatik soraluzetarrak 23 izan ziren, denak gizonezkoak, "datorren urterako emakumiak be animatzia nahi genduke" dio horren haritik Urko Azkorbebeitia Mendi Taldeko kideak. 
 
San Andrestik abiatuta 21 kilometroko ibilbidea egin behar zuten korrikalariek. Pagobedeinkatu, Atxantxaboleta, Pol Pol, Irukurutzeta, Atxolin, Karakate, Legarda, Mendotz zeharkatu eta San Andresen amaitzeko. Helmugan emozio aurpegiak ikus zitezkeen partehartzaile batzuetan, Iñakiren oroimenez. 
 
Oier Ariznabarreta eta Aitziber Ibarbia azkarrenak
Lehena helmugaratzen Oier Ariznabarreta durangarra izan zen, 1:35.26 ko denbora eginda. Hurrengo biak Koldo Agirre (1:40.02) eta Sergio Serrano (1:40:20) izan ziren. 
Emakumeei dagokionez, 15 izan ziren partehartzaileak eta horietan azkarrena, Aitziber Ibarbia zizurkildarra izan zen, 1:56.24ko denbora eginda. Atzetik etorri ziren, Elena Calvillo (1:57.10) eta Silvia Trigueros (02:03:33).
 
iñakiirabazle.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Iñaki Arribillaga lehen plazentziarra
Soraluzetarren artean azkarrena, Iñaki Arribillaga izan zen, 1:52.01-eko denboran helmugaratu zen. Haren atzetik Javier Gonzalez (1:53.20) eta David Rascon (1:51:52) helmugaratu ziren.
 
iñakiarribi.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Partehartzaileen marka guztiak ikusteko klikatu hemen .
 
iñaki-andoni.jpg
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
Iñakiren lagun minek emozioz egin zituzten lasterketako azken metroak. 
 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage} 
{mosimage}  {mosimage}