2012ko Santiago Santanak badute irudia, Eguzkiñe Aldazabal soraluzetarrak egindakoa aukeratu dute jaietako kartel lehiaketan. 150 euroko saria jaso du Aldazabalek.
Aurten partehartze eskasa izan da, hiru lan baino ez dira aurkeztu nagusien mailan.
Lehen Hezkuntza eta Bigarren Hezkuntzan, hauek izan dira sarituak:
1. eta 2. maila: Lore Leturiondo
3. eta 4. maila: Sergio Perez
5. eta 6. maila: Btisan Elkanouni
DBHn: Alejandra Jauregi