Nagusien egoitzatik Mendarora txangoa

plaentxia_com 2012ko eka. 18a, 12:00
Mesedeetako Amaren egoitzakoak txokolate fabrikara joan ziren egunpasa. Bertako langileek txokolatearen fabrikazio prozesua azaldu zieten, harri-errotan ale bakoitza xehetzen dutenetik moldeetan sartzen duten arte. Kontatu dutenez, dastatu ere egin ahal izan zuten eta tabletak oparitu zizkieten gero meriendatzeko.